XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) tanta eta urratu guztiei begiratu zien.

Gero, bere laguntxoak etzanda zeuden lurrera begiratu zuen.

Eta dena zikin eta lokatz-hondarrez beteta zegoela ikusi zuenean, hobeto pentsatu zuen.

Eneko besteengandik urrun eseri zen.

Aulkia horma ondora hurbildu zuen eta zain geratu zen, andereñoak liburuak eta komikiak banatu arte.

Komiki eta liburu guztiak oso erabilita zeuden eta ertzak koskatuta zeuzkaten.

Marta andereñoak liburuak kutxatik atera zituenean, halako nazka keinua egin zuen.

Ondoren, ikasgelan zehar banatzeari ekin zion.

Beste guztiek bezala, Enekok andereñoa lehenbizi bere albotik pasatzea nahi zuen.

Baina ez zuen zorterik izan.

Andereñoa beste aldetik hasi zen eta mendeak behar izan zituen buelta osoa emateko.

Lehenbizi, Ipurbeltz guztiak banatu zituen.

Gero, Xirrixta guztiak.

Ondoren, Tintin eta Asterix batzuk eman zituen eta, gero, Lucky Lucke bat eta Printze ausarta liburua.

Andereñoa Eneko zegoen lekura iritsi zenerako, oso liburu gutxi geratzen ziren aukeratzeko.

- Sirenatxoa nahi al duzu? eskaini zion.

- Ala nahiago duzu Barbie?

- Ala Hartz maitagarriak?